Eskualdeko baserrien hormak gure herriko historiaren lekuko izan dira mendeetan zehar, orain gure ingurura begiratzean istorio hauek berpiztu ditzakegu, gure arbasoen ondarea jasoaz.
Balio historikoa duen baserria da.
Garrantzia historikoa duen baserria da.
Artazubiaga baserriaren parean ezkerretara hartuz, Magalbe baserriaren aztarnak ikus genitzazke bakarrik, 1.940an sute batek kiskali baitzuen. Dirudienez, Magalbe baserria Bedoñako baserri onena ez ezik, inguruetako onena ere bazen. Bertako azken biztanlea Alejandro Iturbe Arana izan zen, “Malbe” ezizenez ezaguna, eta ospetsua izan zen bizitzeko eta gauzak ulertzeko zuen moduagatik. "Urak eta Larreak libre" zen bere lema nagusia eta horren ondorioz, hamaika auzitan sartuta egon zen. Gizon argia, nortasun eta bihotz handikoa, bere indarragatik eta gehiegikeriengatik zen ezaguna. Baserriaren inguruan daude oraindik ere, berak harlauza handiekin egindako itxitura bitxiak.
Deigarrizko arkitektura erakusten digun XVIII. mendeko baserria dugu. Hareharrizko harlanduz eraikia da eta Karpanel erako arku dotorearekin osatua dago. Hegoaldera begira, ondo kokatuta egote horrek, ibilbidetik ezkutatuta uzten du etxeko aurrealde bikaina.
Ogia egosteko jatorrizko labea mantentzen du, etxeari atxikita, ahoa barrukalderantz duelarik.
Inguruko beste eremu batean biltzen da, Leorraga eta Erregena baserrien inguruan. XVI.mendez geroztik dokumentaturik dago, egungo itxurak gerora zaharberrituak izan direla adierazten duen arren.
Balio arkitektonikoa du. Sarrera-ataurre zabala du. Loramendi (Fray Joaquín de Bedoña, Juan Arana Ezpeleta) poeta-gizonaren sortetxea izan zen. Loramendi euskaraz idazten zuen poeta lirikoa izan zen. Loramendi izengoitiarekin lan poetiko asko idatzi zituen. Bere hilketaren urtean Euskaltzaleen lehenengo poesiako saria lortu zuelarik. Bere lehenengo mesa ospatzeko bezperan hil zen.
Euskal eraikuntza herrikoiaren eredu den, arkitektura deigarrizko landa baserria dugu. Aurrera egiteko borrokan, bere nortasunari eutsiz betiere, artzaintzari eta gaztagintzari estu loturiko hiru belaunaldiren historia eta tradizioen adierazlea da.
Gaur egun inor bizi ez den baserri historikoa. Dirudienez inguruko udaletxea izan zen eta bilkura aretoa, liburuen artxiboa, zin egiteko aldarea... zituen. Areto nagusiak udaletxearen itxura du gaur egun ere. Bertako liburuak eta agiriak, baserriaren aurrean, su eman eta erre egin zituzten Bigarren Gerra Karlistan.
Deigarria da, XIII. Mendeko, ospe handiko Zabaleko Ama Birjin Beltzaren kokagunea, izan ere, aspaldiko mendeetatik ezagutu izan da imajina gotiko hori baserri honetan. Gipuzkoan katalogatuta dauden zazpi Ama Birjin beltzetako bost, elizetan kokatuak daude eta, aldi berean, beste biak, Bedoña eta Urretxuko baserrietan. Ikerketak azaldu beharko digu, nondik eta nolatan etorri zen Ama Birjin beltz hori Zabale baserrira.
Zaldibarren kokatzen den baserria da.